BISKAIBOLT:

MAISU KOLPEA.

Aparteko ezaugarridun torlojua,
kolpe bakarrean beroan forjatua.

Lortu dugu!
Berrikuntza eta diseinuko 2
Ferroforma Saria 2017an!

BiskaiBolt: segurtasun osoa lokailuetan, are bibrazioekin ere

APLIKAZIOA: NON ERABILI BISKAIBOLT

BiskaiBolt: urradura handiko eta baldintza gogorrenetako inguruneetan ezaugarririk onenak eskaintzen dituen torlojua da. Lokailu funtzioa garbitasun osoz betetzen du, eta Delta-Tone tratamenduari esker erresistentea da korrosioa bezalako elementuen aurrean.

BiskaiBolt bereziki pentsatuta dago honako sektoreetarako:

  • Meatzaritza.
  • Trenbideak.
  • Nekazaritza.
  • Agregakinak: harea, lurra, legarrak eta arrorak.
  • Urradura handiko inguruneak.

BISKAIBOLT: I+G+B HANDIKO TORLOJU BATEN BALIOA

KALITATEA

BiskaiBolt kalitate handiko torlojua da: 12.9 neurria eta ezaugarri mekaniko bikainak.

DISEINUA

Diseinu berritzailea, 4 DIN konbinatzearen ondorioz: 931 ; 912 ; 6921 eta 74361.

KORROSIOAREN AURKAKOA

BiskaiBolt korrosioari eusten dio Delta Tone tratamendu espezifikoari esker.

BEGIRUNEA

BiskaiBolt ingurumena errespetatuz fabrikatzen da: Cr6-rik gabekoa eta birziklagarria da.

BiskaiBolt

muntaketa eta desmuntaketa ahaleginak murriztuta ere,
muturreko erresistentzia duen torlojua

BISKAIBOLT ABANTAILAK

  • Torloju-buruak hexagono forma dauka, barnealde zein kanpoaldean: horrela, torlojua estutzean giltza labaintzea ekiditen da eta erabili ondoren kolpeak, bibrazioak eta urradura jasan arren, BiskaiBoltek barneko hexagonoa mantentzen du torlojua laxatzeko.
  • BiskaiBolten zirridola birakariak torlojua lotzea eta estutze-momentua du. Gainaldeko kalteak ekiditen ditu, loturan marruskadura ezabatzen du, eta tortsio-tentsioa murrizten du: AHALEGIN TXIKIAGOA.
  • Torlojuz lotutako unitatearen atxikitzea eta finkatze indarra hobetzen ditugu: DIN arrutekin alderatuta, 5 aldiz hobeak dira BiskaiBoltek testean lortutako emaitzak.
  • Segurtasun osoa eskaintzen du bibrazio eta kargel dagokienez: ez du lokailu indarrik galtzen (TJUNKER DIN 65151 bibrazio testa).

Kezkatuta al zaude zure eraikuntzetako torlojuen direla eta? Mantenu lanak ahal beste murriztu nahi dituzu? Ez al duzu uste bezeroek segurtasuna eta erresistentzia balioesten dituztela?
Jar zaitez gurekin harremanetan eta galdetu BiskaiBolten inguruan:

0

Start typing and press Enter to search